Aedona

Nafarroako Kirol eta Aisiaren Erakundeen Elkartea da.

Elkarte sustatzaileek eta erakundeen kideek, lehendakaritik hasita, zuzendariek eta zuzendaritza batzordeek, gogo, eskaintza eta motibazio handiz lan egin dute proiektu hau aurrera eramateko.

Elkartean lan egiten duten guztiek kontzientzia handia hartu dute lana gogotsu egiteko. Guztiek parte hartzen dute Nafarroan kirol eta kultura sendotu eta indartzeko.

Aedonako Bonuak

Udaro Aedonako bonuen zozketa egiten da nahi duten bazkideen artean. 200 bonu zozketatzen dira 5 sarrerekin bakoitza. Sarituek gonbidatu dezakete Aedona barruan dauden beste elkarteen bazkideak.

  • Bonuak pertsonalak izango dira eta bazkidea partaide den elkarteak emanen ditu.
  • Bonuaren prezioa 12 €.
  • Bonu bakoitzak 5 sarrera izanen ditu.
  • Bonuaren balio-iraupena: Uztailaren 1etik irailaren 15a arte.
  • Bonuaren jabea 18 urtez gorakoa izan behar du.
  • “Gonbidatua” bonuaren jabe den bazkide titularrarekin batera aurkeztuko da.
  • “Gonbidatuak” edozein Aedona elkarteko bazkide txartela aurkeztuko du.

Neguko Sarrerak:

“Aedona”ko edozein elkartera sartzeko aukera, beti ere, elkartearen bazkide batekin.

Sartzerakoan atarian utziko da bakoitzaren elkartearen karneta eta ateratzerakoan jaso, beti ere, elkartearen bazkide batekin.

Instalakuntzen erreserba elkartearen bazkideak egingo du eta elkartearen arauak bete beharko ditu.

Sarreraren prezioa 5 €koa da.

Urte osoko eskaintza, Ekainaren 1etik Irailaren 30era izan ezik.

Donibane K. E. ko ordutegia 08:00etatik 22:00etara da, astelehenetik igandetara.