Historia

60. hamarkada: Sorrera eta lehen urratsak

1961ean izan zen genesia eta 1962an behin betiko sorrera data. Hasiera batean bizilagunen Zentro Soziala egin zen. Donibane Kirol Elkartearen lehenengo ekimena Eguaras eta Osasunaren beteranoen arteko futbol partidua izan zen. Partiduaren arrakasta nabarmena izan zen eta 83 bazkide berri ekarri zituen. Lehenengo urteak San Vicente de Paúl Zentro Sozialean egon eta gero, 1965eko urriaren 12an egungo instalazioen lehenengo harria jarri zen.

70. hamarkada: Garai zailak

70. hamarkada Elkartearentzako bereziki urte konplikatuak izanen dira: sei Presidente ezberdin izendatuko dira eta 60 zuzendaritza-kargu baino gehiago egonen dira urte horietan zehar. Honi lotuta, gainera, sarrera ekonomikoak areagotzeko beharra nagusituko da. Saihesbidearen eraikuntza, Elkartearen zabaltzea, proiektu berriak… Azkenean, batzarrean onartu egiten da bazkide bakoitzeko 5.000 pezetako abala (200 bozka alde). Bazkideen konpromisoari ezker Elkarteak aurrera eginen du.

80. hamarkada: Egonkortzea eta hazkundea

Aurrerapauso nabarmenak emanen dira hamarkada honetan zehar. Besteak beste, pilotalekua inauguratuko da eta lanak abiatuko dira beheko partean. Lana ugari eginen dira, osotara  373 milioi pezeta inbertituz. Bazkideen %95a lana hauek guztiak egitearen alde agertu zen. Instalazioen aldetik emandako hazkundearekin batera, bazkide kopuruaren hazkundea nabarmena eman zen, hiriko gune berrietatik heldu zirelarik bazkide berriak.

90. hamarkada: Sendotzea

1992an 8.000 bazkide ditu Elkarteak eta horrek kokatzen du Donibane hiriko klub nabarmenenen artean.  Bitartean, instalazioak handituz doaz eta sailak egonkortuz doaz, DKEren kirola eta kulturaren aldeko apustua sendotuz bidenabar.

XXI. mendea: Modernizatzea eta etorkizuna

Ildo nagusi gisa igerileku estali berri baten sorrera planteatzen da, ordura arte zegoenari lotuta; honela, negurako bai eta uda partean erabili ahal izateko kirolerako zein dibertimendurako ur-esparru oparoa garatzen da. Pilotaleku berri bat eraikitzen da. Merenderoen erabateko zaharberritzea burutzen da, negurako ere erabilgarri bilakatuz. Tenis eta padel pista berriak eginen dira. Gune berdeak handituko dira. Aerobic, soinketa, yogarako areto berriak zabalduko dira. Belardi artifizialeko futbol zelai berria eraikiko da. Aldagela berriak egin eta bazeudenak hobetu eta handituko dira…

Hauxe izan da Donibaneren azken erronka eta aurrera jarraitzen du, gogotsu, berrogeita hamar urte eta gero. DKE, martxan.