Txikipark-Ludoteka

TXIKIPARK – ERABILPEN ARAUAK

ZUZENDARITZA BATZORDEAGATIK ONARTUA 2016-11-24an EGINDAKO BILERAN

A R A U A K

ERABILPEN EGUNAK ETA ORDUAK

  • ASTELEHENETIK OSTEGUNERA, IGANDEAK eta JAIEGUNAK 17,30etatik 20,30etara.
  • OSTIRALAK, LARUNBATAK eta JAI-BEZPERETAN 17,30etatik 21,00etara.
  • Urriaren 1etik Maiatzaren 31ren arteko denboraldian.

1.- Gela honetan sartzeko, bazkide diren umeek, txikipark-eko txartela aurkeztu beharko dute. 3 urte baino gutxiago dutenek Elkartearen karneta aurkeztuko dute.

2.- Txartel hau gelan dagoen arduradunak egingo die 3 eta 10 urte bitarteko bazkideei, umearen argazki bat eta bere bazkide datuak akreditatzen den momentuan (bazkide txartela-familia liburua-NAN…

3.- Txartel hau izatearen kostua hilabetero 0,50 € izango da (Urritik Maiatzara) eta kuotaren ordainagiriarekin batera bidaliko da bi hilabetero.

4.- Bazkideengandik gonbidatuak sartu diren umeak (urtebetetzeak, bazkariak, e.a.) txikipark erabili nahi badute, egunean atarian erosi beharko dute gela honetan sartzeko sarrera. Sarrerak 1 € balio du.

5.- 2018ko urtarrilaren 2tik aurrera TXIKIPARKEKO BAZKIDEAK EZ DIREN UMEAK, debekatuta izango dute txikipark-a erabiltzea: OSTIRALETAN, LARUNBATETAN, IGANDETAN, FESTA EGUNETAN ETA BEZPERA FESTA EGUNETAN.

Egun hauetan sarrerak ez dira salduko.

6.- Jatea edota edatea debekatuta dago esparru osoan.

7.- 0-3 urte bitarteko txokoan ezin da oinetakoekin sartu; galtzerdiekin egon behar.

8.- Ludotekaren gauzak erabiltzen dituzten haurrek edota helduek, bildu beharko dituzte ateratako gauzak dagokion armairuetan

9.- Haurrak nahiz helduak. Bakoitzari dagokion lekuan egotea gomendatzen da.

10.- Gelatik atera eta berriro sartu ahal izateko, arduradunari tiketa eskatu beharko zaio atera aurretik eta itzuli beharko zaio sartzean.

Zuzendaritza Batzordea

 

 

IMG_0692 (Copy)IMG_0688 (Copy)IMG_0684 (Copy)IMG_0683 (Copy)