Horrela dago Covid19 araudia ADSJ-DKEn

Covid-aren pandemia dekretatu zenetik, eta betiere Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren gomendioei eta ordutik helarazitako araudiei jarraituz, Donibane Kirol Elkartea bere instalazioen konplexutasuna egokitzen joan da ezarritakoa betetzeko.

Une oro, bazkideekin zuzeneko komunikazioa izan da, Elkartearen komunikazio-kanaletan iragarritako hainbat komunikaturen bidez.

Gaur egun, 2020ko azaroaren 11an, indarrean dagoen araudia gogoratzen dugu, eta haren funtzionamendu egokirako iragarkirik garrantzitsuenak nabarmentzen ditugu. Edozein zalantza izanez gero, bazkideek bulegoetara jo dezakete helbide honetara: oficina@adsj-dke.com edo administracion@adsj-dke.com. Beste aukera bat da 948 17 22 55 telefonora deitzea eta/edo bulegoetara bertaratzea, baina, inguruabarrak ikusita, aurrez aurrekoak ez diren harremanetarako bideak lehenago agortzea gomendatzen dugu.

2 thoughts on “Horrela dago Covid19 araudia ADSJ-DKEn

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.