Dagoeneko eskuragarri daude 2022ko udako denboraldirako AEDONA BONUAK. Bonu horiek 2022ko ekainaren 11tik irailaren 11ra izango dute balioa.
Horretarako, Bazkidearen Atariaren bidez eman behar duzu izena gure webgunean, edo, bestela, bulegora joan behar duzu une honetatik bertatik eta ekainaren 6ra arte. Zozketa ekainaren 7an egingo da. Hortik aurrera, bonuari uko egin ahal izango zaio hilaren 10era arte, kobrantza saihesteko.AEDONA Bonuek 20 euroko prezioa dute eta adin nagusiko bazkideei zuzenduta daude.
Klubek udako bonuaren edukiera edo erabilera-ordutegiak mugatzeko eskubidea dute. Txartela pertsonala eta besterenezina da. Gonbidatuak beti joan behar du txartelaren bazkide titularrarekin, eta AEDONAren klub bateko bazkide-txartela aurkeztu behar du. Era berean, klub hartzailearen instalazioen erabilera eta gozamena erregulatzen duen araudia aplikatuko da.