Astelehen honetan, martxoaren 1ean, hasiko da Donibane Kirol Elkarteko Pilota Eskola berria, Unai Laso pilotari profesional eta klubeko kide ohiaren laguntzarekin.
Hastapeneko benjamin talde bat sortu da (6-8 urte) pilotaren munduarekin lehen harremana izateko, jolasak eginez eta hainbat tresna erabiliz.
Eskolak astelehenetan eta ostiraletan izaten dira, 17:00etatik 18:00etara, frontoi zaharrean, eta taldeak izena ematen dutenen adinaren arabera eratzen dira.
Pilota Atalak duela 8 urte baino gehiago desagertutako proiektu bat berriro martxan jartzea lortu du.
Bazkideren batek jarduera berri honetan izena eman nahi izanez gero, eskolako egunetan zuzenean joanda edo 688 651 989 telefonora deituta egin daiteke.
Zorionak! Qué mejor comienzo para estos niños que acercarse al frontón para prender pelota mano con uno de los mejores pelotaris que hay en el mundo pelotazale!