Elkartean sartzeko sistema berria, aurpegi-azterketaren bidez

Bazkide agurgarria.

Honen bitartez 21/02/22tik aurrera, gure instalazioetarako sarbideetan – Nagusia eta bigarrena –, irakurgailu biometrikoak egingo dituen aurpegia ezagutzeko sistema bat jarriko dugula jakinarazten dizugu.

Gure Elkartearen interesa da bazkideei sarbide eroso eta segurua ematea Covid19ren aurrean, “sartzeko ezer ez eramatea edota ukitzea” lehenetsiz eta, aldi berean, bazkideak bakarrik sartzen direla bermatuz.

Sistema martxan jartzeari begira, baimena eskatzen dizugu zure karneteko argazkia erabiltzeko, sarbide bakoitzean ezagutu ahal izateko.

Sistema inplementatzeko bi aukera daude:
1. Aukera .- Gure webgunean, sartu bazkidearen atarian eta baliozkotu
baimenak.
2. Aukera .- Estekan erantsitako inprimakia eskuratu eta bete:
o https://panel.adsj-dke.com/publico/consentimiento

Baimena sinatu ondoren, sartu ahal izango zara, eta, horretarako, datu-basean daukagun argazkia erabiliko dugu, bere garaian eman zeniguna.

Argazki gehienak sistemak aitortuko ditu, eta zuk ez duzu ezer egin beharrik izango, baina azken 3 urteetan argazkia eguneratu ez duten 21 urtetik beherakoei gomendatzen diegu argazkia eguneratu dezatela, elkarteko bulegoetara joanda. Bertan, argazki bat egingo dizugu edo txartel moduko argazki bat ekar dezakezu, atzealdean bazkide-zenbakia adierazita.

Argibide gehigarriren bat nahi baduzu, gure hornitzaileak (Das-Nano) ezarriko dugun teknologia zertan datzan zehatz-mehatz azaltzen duen esteka kontsulta dezakezu:

Honekin batera doakizu aurpegi-aitorpenaren pribatutasun-politikarako esteka:
https://panel.adsj-dke.com/assets/politica_privacidad_inteligencia_artificial.pdf

Besterik gabe, adeitasunez,
Mikel Irigoyen Iriarte jauna
ADSJ-DKE presidentea

One thought on “Elkartean sartzeko sistema berria, aurpegi-azterketaren bidez

  1. Un gasto totalmente inútil e innecesario (con la excusa del covid).
    Porque ¿Cuánto nos ha costado?
    Y ¿Cuánto nos va a costar su mantenimiento?

    Con el actual sistema de lectura del código de barras del carnet de socio es más que suficiente para “no tocar nada para acceder” al tiempo que “se garantiza que sólo acceden los socios”.
    Que también va de maravilla, funciona genial, lee, abre los tornos instantáneamente y sin fallos.
    Y no representa un gasto extra.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.