ADSJ-DKEren instalazioen pausoa III. fasera

Iruñea, 2020ko ekainaren 11

Bazkide agurgarria:

2020ko ekainaren 8tik aurrera Deseskaladaren III. fasera igarotzean ADSJ-DKEko instalazioen erabileran gertatzen diren aldaketen berri ematen dizugu. Nahitaezkoa denez, Espainiako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta beste erakunde publiko batzuek zehazten dituzte arauak.

I. eta II. faseetarako gaitutakoaz gain, kirolak eta jatetxe-zerbitzuak terrazan eta jatetxe-tabernan ere praktikatu ahal izango dira elkartean, indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzen arabera.

Garbiketa- eta desinfekzio-lanak egunero egiten dituzte mantentze-lanetako langileek, bai ireki aurretik, bai egunean zehar. Eskerrak eman nahi dizkizugu langileekin hitz egin eta uneoro zure aginduak betetzeagatik. Arduraz eta gizalegez jokatzearen garrantzia ere gogorarazi nahi dugu.

Azpimarratu nahi dugu prozesu osoan osasun-agintarien jarraibideen arabera baino ez garela zuzentzen, eta ez beste kirol-erakunde edo federazio batzuen ekimen partikularren arabera. Denok nahi dugu instalazioen ohiko erabilera lehenbailehen berrezartzea, baina ez dugu ahaztu behar pandemiaren kontrolarekin dugun konpromiso irmoa, ondorio okerragoak saihesteko. Horregatik, ADSJ-DKEko bazkideei eskatzen diegu beti bete ditzatela higiene eta urruntze gomendioak.

Elkartea martxoaren 14tik maiatzaren 17ra bitartean ixtearen ondorioz kuoten zati bat itzultzeko aukerari dagokionez, Batzordeak erabaki hori hurrengo Konpromisarioen Batzarraren esku utzi nahi du, eta Batzar horri txosten bat aurkeztuko dio epe horretan zehar izan daitekeen kostu-aurrezpenari buruz.

Jarraian, Deseskaladaren III. fasera igarotzeko baldintzak zehaztuko ditugu:

SARBIDEA ETA SARRERA- KONTROLA

  • Instalazioak erabiltzeko ordutegia ohikoa izango da, eta, ekainaren 20tik aurrera, udako denboraldirako ezarritako ordutegia.
  • Sarrera ate nagusitik egingo da soilik, txartelaren bidez. Txartela tornoan jarritako irakurgailura hurbildu behardo da. Aztarnaren irakurgailuak kendu egin dira.
  • Eskuineko 4 tornuak sarrerarako bakarrik prestatu dira, eta gainerako 4 tornuak irteetararako. Sarrera eta irteera-fluxu horiek mantentzea nahitaezkoa da.
  • Langileak atezaintzan  egongo dira txartela ez duten kasu bereziak identifikatzeko NANaren bidez.
  • Irteerarako, eskua edo besoa hurbilduko zaio irakurleari, UKITU GABE, tornuak eskuarekin ukitzea saihestuz.
  • Pistetan argia behar izanez gero, fitxak eskatuko zaizkie harrerako langileei, eta ordainketa kontura pasatuko da.
  • Baimendutako sarbidea bazkideentzat bakarrik izango da. Bazkide ez diren gonbidatuak, sarreren salmenta eta udako bonuak debekatutak daude. AEDONA bonuak ere bertan behera geratuko dira aurten.

KIROL-INSTALAZIOAK

Indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, jarraian adierazten ditugu horiek erabiltzeko eskuragarri dauden instalazioak:

  • BERDEGUNEAK ETA PASALEKUAK: Pertsonen artean gutxienez 2 metroko tartea badago erabili ahal izango dira, bizikideak salbu. Espazioak eta horietako bakoitzari dagokion edukiera sektorizatzeko sistema bat jarri da praktikan. Debekatuta dago soropilean lekuak erreserbatzea, eta hamakak erabiltzen badituzte, egunero ekarri eta eraman beharko dira, eta banaka erabili behar dira. Instalazioen barruko pasealekuetan musukoa erabiltzea gomendatzen da.
  • ALDAGELA ETA DUTXA OROKORRAK: edukiera kontrolatuko da eta, une jakin batzuetan, sarbidea kontrolatzeko langileak egongo dira. Garbiketa eta desinfekzio sistematikoa egingo da zerbitzuaren ordutegian. Ekainaren 15etik aurrera.
  • TENISA: Pista guztiak, aldez aurretik webgunean erreserbatuta.
  • PADEL: Pista guztiak, aldez aurretik webgunean erreserbatuta.
  • SQUASH: Pista guztiak, aldez aurretik webgunean erreserbatuta. Maskara erabiltzea gomendatzen da.
  • KANPOKO PATINAJE-ZIRKUITOA: 10 metroko distantzia patinatzaileen artean.
  • KANPOKO KIROLDEGIA: Kanpoko kiroldegia: ez da partidarik onartzen, entrenamenduak talde txikietan bakarrik egingo dira, benetako oposiziorik gabe.
  • FRONTOIAK: Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.
  • FITNESS ARETOA: Erreserbak egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, elkartearen webgunean jarritako plataformaren bidez edo Fitness-eko aretoko 948680611 telefono zuzenaren bidez, aretoko monitore batek lagunduta:
    • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14: 00etara eta 16:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.
    • Edukiera 20 lagunekoa izango da.
    • Bakoitzak 50 minutu erabili ahal izango du gela, 10 minutu desinfekziorako eta txanda-aldaketarako erabiliko dira.
    • Arauak inskribatutako bazkide guztientzat dira. Zerbitzua erabiliko ez duten eta baja hartu nahi duten bazkide guztiek aldez aurretik jakinarazi beharko dute, ekainaren 15etik aurrera 948.680.611 zuzeneko telefonoan fitness-erako ezarritako kuota igor ez diezaieten.
  • MUSKULAZIO-GELA eta TXIRRINDULEN GELA: Itxita.
  • SPINNING ARETOA: Uztailean itzuliko da aurrez aurreko eskolekin eta on-line eskolekin jarraituko da, orain arte bezala.
  • FISIOTERAPEUTA GELA: Banakako erreserba aldez aurretik datorren ekainaren 15etik aurrera. Informazioa eta erreserbak 640619383 zenbakian edo elkartearen web orrian, Bazkide-atarian / fisioterapia.
  • IKASGELA: Edukiera mugatua, higiene- eta desinfekzio-neurriak egunean 2 aldiz egingo da.
  • IGERILEKU ESTALI HANDIAK jarraitu egiten du sartzeko baldintzekin:
    • Aldez aurretik ordua/kalea erreserbatu behar da, gehi lagun bat web bidez, 08:00etatik 22:00etara. Interneterako sarbiderik ez dutenek telefonoz deitu behar dute bulegoetara, erreserba egin diezaieten.
    • Erreserba berretsi ondoren, instalaziora garaiz sartu beharko da. Aldagela aldatzeko bakarrik erabiliko da. ERRESERBATUTAKO KALEA EZ ERABILTZEA ZIGORTUKO DA.
    • Igerilekua gehienez 45 minutuz erabili ahal izango da.
    • Ondoren, hortik atera behar da, garbitu eta desinfektatu dadin.
    • Ontziaren sarreran eta irteeran, hondartza-eremuan dauden dutxak erabiliko dira. Aldageletako dutxak eta konketak ezarritako edukieraren arabera erabili ahal izango dira.
  • JOLASERAKO KANPOKO IGERILEKUAK: irekiera eguna ekainaren 20a, larunbata, izango da:
    •  Udako denboraldiaren barruan, igerileku olinpikoan eta beste igerileku batzuetan sartzeko aukera araututa egongo da edukierari eta erabilera-baldintzei dagokienez.
    • Sarbide independentea egongo da, bai sartzeko eta bai irteteko.
    • Bainatzeko denbora mugatua izango da erabiltzaileen eskariak hala eskatzen badu.
    • Soroslea arduratuko da denborak kudeatzeaz eta bainulariei argibide zehatzak emateaz.
    • Bainatzeko ordutegia 10:00etatik 21:00etara izango da.
    • Ezin da igerilekuaren barruko hondartzan egon, uretara sartzeko baino ez da erabiliko.
    • Uneoro, soroslearen eta sarrera-kontroleko langileen jarraibideak beteko dira.

OSTALARITZA

Ostalaritza-zerbitzuak (kanpoko terrazak eta jatetxe-kafetegiko taberna) honako baldintza hauen arabera irekiko dira udako denboraldian, ekainaren 15etik irailaren 13ra bitartean. Barne-tabernaren eta kafetegiaren funtzionamendu-ordutegia honako hau izango da:

  • Lanegunetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 23:00etara
  • Ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan, 9:00etatik 01:15era.
  • Kanpoko terrazek, bai eraikin sozialek, bai jantokiek, gutxienez 12:00etatik 17:30era eta 20:00etatik 22:30era bitarteko ordutegia izango dute.
  • Barne taberna-jatetxeak araudian ezarritakoaren arabera eskainiko du zerbitzua.
  • Mahaien arteko tarteak 2 metro izango ditu gutxienez.
  • Zerbitzariek bakarrik zerbitzatuko dituzte mahaiak. Ezin dira karta-jokoak edo bestelako mahai-jokoak egin.
  • Taberna-jatetxearen edukiera indarreko araudiaren araberakoa izango da.
  • DEBEKATUTA DAGO BAZKIDE EZ DIRENAK SARTZEA.
  • Guneak garbitu eta desinfektatuko dira erabilera bakoitzaren aurretik eta ondoren, eta jendearentzako arreta-ordutegitik kanpo
  • Jendearentzako ordutegitik kanpo, bazkideek ezin izango dute mahairik edo aulkirik erabili.

INSTALAZIOETARAKO ERRESERBA ALDEZ AURREKO HITZORDUAREKIN

  • 16 urtetik gorako bazkideek erreserba online egin dezakete elkartearen webgunetik. ATEZAINTZAKO ordenagailuak kendu egin dira.
  • Interneterako sarbiderik ez dutenek telefonoz egin ahal izango dituzte erreserbak bulegoko ordutegietan.
  • Kanpoko patinaje zirkuitua astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 21:00etara egongo da erreserbatuta lehiaketako taldearen entrenamendurako eta astearte eta ostegunetan beheko taldeentzat.

BULEGOA

  • Lokal itxia denez, urruntze- eta higiene-neurriak funtsezkoak dira. Horregatik, kudeaketa guztiak telefonoz edo posta elektronikoz egitea gomendatzen dugu (Administración@adsj-dke.com/oficina@adsj-dke.com), ahal den guztietan.
  • Bulegoko “ohiko” ordutegian erantzungo da goizez eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera 09:30-13:30/16 00-20:00 (ostiraletan eta jaiegunen bezperetan 19:00ak arte).
  • Aurrez adierazitako bideetatik egin ezin diren kudeaketak edo izapideak bakarrik hartuko dira bulegoan.

GAINERAKO INSTALAZIO ETA ZERBITZUEN IREKIERA

Elkarteak instalazioak mantentzeko eta prestatzeko lan egiten du, pixkanaka irekitzeko, indarrean dagoen araudiaren arabera. Lehentasuna ematen zaie segurtasun- eta higiene-neurriei, bazkideek egoki denean horietaz gozatzeko aukera izan dezaten.

KANPOKO JANGELEN ETA ERRETEGIEN ERAIKINAK, SOLARIUMA ETA PETANKA: Itxita egongo dira araudiaren arabera funtzionatzeko baimena eman arte.

Era berean, jakinarazi da AURTENGO BAZKIDEAREN ASTEA OFIZIALKI ETENDA GERATZEN DELA.

Beti bezala, osasunez ondo egotea espero dugu, zure familia eta gertuko pertsonak bezala.

Besarkada handi bat bidaltzen dizugu.

Zuzendaritza Batzordea

 

 

36 thoughts on “ADSJ-DKEren instalazioen pausoa III. fasera

  1. Cuando el verde esté lleno supongo que no se permitirá la entrada de más socios, o lo que es lo mismo los que trabajamos y vamos a una hora de alta afluencia tendremos problemas todos los días, tienen pensado algo por si se da esta situación y ciertos socios no podamos utilizar la piscina ningún día y otros con más tiempo estén todos los días, y no se combierta esto en una carrera a ver quien llega antes y pilla sitio?

    • Buenas tardes, Francisco Javier

      Se está trabajando en sistemas de control de aforo y organización de los espacios para gestionar los accesos en los días y horas de mayor afluencia, y favorecer que disfrute de las instalaciones el mayor número de personas posible. Todavía no podemos adelantar la configuración definitiva de los procedimientos, pero se anunciarán próximamente. Un saludo cordial.

      • Buenos días, yo como creo que todos los socios tienen el mismo derecho al uso de las instalaciones, pienso que de forma previa se podrían establecer distintos horarios de acceso, incluso con margen, y elegir:
        – horario mañana
        – horario mediodia
        – Horario tarde
        – No acudir este verano, y no cobrar las cuotas
        Yo por ejemplo me apuntaría siempre de mañana y dejo las tardes para otros.
        Este verano no puede dejarse a ver lo que ocurre cada día con los aforos, todo el mundo no tiene la misma disponibilidad pero las cuotas son iguales.
        Sería buena idea no cobrar este verano a quien no acuda. Gracias

  2. Me gustaría saber por qué no se abren la sala de musculación y el altillo de las bicis. Van a ser los únicos servicios cerrados. ¿Nos quieren obligar a pagar otra cuota para la Sala de Fitness?. ¿Nos podrían dejar pasar a la Sala Fitness a los que tenemos carnet de musculación sin tener que pagar la cuota de dicha Sala?. Gracias y un saludo.

    • Hola, Javier

      Durante la fase III, según la normativa, es necesario que esté presente un monitor en la sala para que pueda realizarse actividad deportiva. Como es un espacio de libre uso y actualmente no hay clases de musculación en ella, tiene que permanecer cerrada. Cuando se pase a la etapa de nueva normalidad, en principio se prevé habilitar un sistema de reservas para acceso individual, dentro de los límites de aforo establecidos. Respecto a entrar en Sala Fitness siendo de musculación, puedes hacer llegar tu petición a oficina@adsj-dke.com o solicitarlo en la propia Sala Fitness. Un saludo cordial.

  3. Buenas tardes, se ha pensado limitar la entrada, durante la temporada de verano, a los socios deportivos?
    No sé si se consideran socios de pleno derecho y son varias las secciones que aportan este tipo de socios.
    Por otro lado, me parecería una opción habilitar la entrada de Mendebaldea con una persona que controle el acceso para no acumular gente en el vestíbulo principal.

    • Hola, Miguel Ángel

      Durante la fase III, según la normativa, es necesario que esté presente un monitor en la sala para que pueda realizarse actividad deportiva. Como es un espacio de libre uso y actualmente no hay clases de musculación en ella, tiene que permanecer cerrada. Cuando se pase a la etapa de nueva normalidad, en principio se prevé habilitar un sistema de reservas para acceso individual, dentro de los límites de aforo establecidos. Un saludo cordial.

  4. Buenos días, ahora que el aforo va a ser limitado, me gustaría saber si los socios deportivos van a tener el mismo derecho a acceder y disfrutar de las instalaciones que los socios.
    Hay secciones que aportan muchos de ellos y sería conveniente limitar el uso de las instalaciones a este tipo de socios durante la temporada de verano en la que, por otro lado, no se realizan entrenamientos deportivos. Por supuesto, mientras esté limitado su acceso no debería cobrárseles la cuota.
    Con esta medida seríamos menos los que tendríamos que repartir el espacio.
    Espero su respuesta.
    Saludos

  5. Estoy de acuerdo con que se solicite la apertura de la sala de musculación y altillo de bicis puesto que pagar otra cuota extra no me parece teniendo el carnet de musculacion ya que soy asidua todo el año y el aforo de arriba sera superior.

    Esperemo respuesta.

    • Hola, Arantxa. Durante la fase III, según la normativa, es necesario que esté presente un monitor en la sala para que pueda realizarse actividad deportiva. Como es un espacio de libre uso y actualmente no hay clases de musculación en ella, tiene que permanecer cerrada. Cuando se pase a la etapa de nueva normalidad, en principio se prevé habilitar un sistema de reservas para acceso individual, dentro de los límites de aforo establecidos. Respecto a entrar en Sala Fitness siendo de musculación, puedes hacer llegar tu petición a oficina@adsj-dke.com o solicitarlo en la propia Sala Fitness. Un saludo cordial.

  6. Buenos días. Suscribo lo dicho en anteriores comentarios.
    Se ha pensado limitar la entrada, durante la temporada de verano, a los socios deportivos?
    No sé si se consideran socios de pleno derecho y son varias las secciones que aportan este tipo de socios.Hay secciones que aportan muchos de ellos y sería conveniente limitar el uso de las instalaciones a este tipo de socios durante la temporada de verano en la que, por otro lado, no se realizan entrenamientos deportivos.
    Sería injusto que socios, habiendo pagado un entrante importante no pudiese acceder y disfrutar de las instalaciones en verano y en cambio los socios deportivos hagan uso de ella sin haber ningún tipo se entrenamiento. Espero que estudien esa situación
    Un saludo

  7. Buenas tardes, en el día de hoy he acudido por primera vez a la piscina y sus instalaciones y he podido comprobar como prácticamente ningún socio (a excepción de dos o tres) portaban su correspondiente mascarilla.
    Soy personal sanitario, y no quiero decir nada con esto, pero creo que todos debemos hacer un esfuerzo en protegernos y proteger a los demás. He tenido la sensación de estar entrando en un “territorio Comanche” en el que no había pasado nada ni nadie parecía recordar la situación que hemos vivido. Creo que por respeto y por solidaridad con todos aquellos que hemos vivido (y estamos viviendo) en primeras filas la terrible situación, debería hacerse OBLIGATORIO el uso de mascarilla en las zonas de tránsito, bancos y zonas comunes.
    Repito que esta tarde, he alucinado completamente.

    Gracias por permitir expresarnos, y gracias a todos por el esfuerzo que estáis haciendo en que podamos disfrutar de las piscinas este verano.

    Un saludo

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.