Azkenik, udako irristaketa ikastaroa heldu da, abuztuaren 3tik 27ra bitartean egingo dena. Saioak astelehenetik ostegunera izango dira, 18:00etatik 19:00etara.
5 urtetik gorako haurrak inskriba daitezke. Gehienez 10 irristatzaileko taldeak egingo dira monitore bakoitzeko.
Izen-emateak uztailaren 1etik aurrera izango dira zabalik. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: administracion@adsj-dke.com edo oficina@adsj-dke.com. Bulegoetan bertan ere eskatu ahal izango da.
Haur bakoitzeko prezioa 30 eurokoa da.
Anima zaitez! Primeran pasatuko duzu!