2021 UDAKO ALDIZKARIA

Donibane Kirol Elkarteak 2021eko Udako Aldizkaria eskaintzen dizu. Duela urte batzuk ez bezala, eta Covid-19ren pandemia dela eta, edizio hau digitala izango da. Ondoren, Google drive-ra esteka bat utziko dizugu, eta bertatik pdf fitxategia deskargatu eta aldizkarira sar zaitezke irakurtzeko.

Aurtengo edizioan, informazio instituzionalaz eta udako jarduerez gain, Donibanek Pedro Iraguiren irudia du ardatz. Elkarteko gerentea izan zenak erretiroa hartu du aurten, ibilbide profesional eta pertsonal oso bat atzean utzita. Elkarrizketa polit bat irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Futbola, Hegats igeriketa eta Triatloi atalak ere presentzia nabarmena dute azken kirol urtean lortutako lorpenekin.

Gainera, ale batzuk inprimatu egingo dira eta Elkartearen gune komunetan banatuko dira, ekipo edo ezagutza digitalik ez duten pertsonek irakur ditzaten.

Google Drive: Descargue aquí su revista de verano 2021.

Comments are closed.