TXIKIPARK – ERABILPEN ARAUAK
ZUZENDARITZA BATZORDEAGATIK ONARTUA 2016-11-24an EGINDAKO BILERAN
A R A U A K
OHARRA: 3., 4., 5. eta 10. PUNTUAK EZ DIRA JARRAITUKO. BESTE ABISU BAT EMAN ARTE, DEBEKATUTA DAGO BAZKIDE EZ DIREN PERTSONAK SARTZEA.
ERABILPEN EGUNAK ETA ORDUAK
- ASTELEHENETIK OSTEGUNERA, IGANDEAK eta JAIEGUNAK 17,00etatik 20,00etara.
- OSTIRALAK, LARUNBATAK eta JAI-BEZPERETAN 17,00etatik 20,30etara.
- Urriaren 1etik Maiatzaren 31ren arteko denboraldian.
1.- Gela honetan sartzeko, bazkide diren umeek, txikipark-eko txartela aurkeztu beharko dute. 3 urte baino gutxiago dutenek Elkartearen karneta aurkeztuko dute.
2.- Txartel hau gelan dagoen arduradunak egingo die 3 eta 9 urte bitarteko bazkideei, umearen argazki bat eta bere bazkide datuak akreditatzen den momentuan (bazkide txartela-familia liburua-NAN…
3.- Txartel hau izatearen kostua hilabetero 0,50 € izango da (Urritik Maiatzara) eta kuotaren ordainagiriarekin batera bidaliko da bi hilabetero.
4.- Bazkideengandik gonbidatuak sartu diren umeak (urtebetetzeak, bazkariak, e.a.) txikipark erabili nahi badute, egunean atarian erosi beharko dute gela honetan sartzeko sarrera. Sarrerak 1 € balio du.
5.- 2018ko urtarrilaren 2tik aurrera TXIKIPARKEKO BAZKIDEAK EZ DIREN UMEAK, debekatuta izango dute txikipark-a erabiltzea: OSTIRALETAN, LARUNBATETAN, IGANDETAN, FESTA EGUNETAN ETA BEZPERA FESTA EGUNETAN.
Egun hauetan sarrerak ez dira salduko.
6.- Jatea edota edatea debekatuta dago esparru osoan.
7.- 0-3 urte bitarteko txokoan ezin da oinetakoekin sartu; galtzerdiekin egon behar.
8.- Ludotekaren gauzak erabiltzen dituzten haurrek edota helduek, bildu beharko dituzte ateratako gauzak dagokion armairuetan
9.- Haurrak nahiz helduak. Bakoitzari dagokion lekuan egotea gomendatzen da.
10.- Gelatik atera eta berriro sartu ahal izateko, arduradunari tiketa eskatu beharko zaio atera aurretik eta itzuli beharko zaio sartzean.
Zuzendaritza Batzordea