Uda iristearekin batera, Musika Eskolak ikasle guztiak bildu zituen aurten ere, adina gorabehera, ikasturte amaierako entzunaldian parte hartzeko. Ohiko hitzordua da, eta senideek eta lagunek jendaurrean egiaztatzen dituzte ikasleen aurrerapen musikalak. Instrumentu desberdinekin hainbat gai interpretatu ziren, eta bertan zeudenak ere partaide izan ziren. Guztiek arratsalde atsegina izan zuten Marimar García de Pablosen zuzendaritzapean.
Puertas abiertas de Natación Artística
–
1 Ekaina, 2026 – 2 Ekaina, 2026






