Irristatzen ikasi nahi duen edo teknika hobetu eta, gainera, lehiatu nahi duen orok Irristaketa Atalarekin egin dezake urte osoan zehar.
Gutxieneko adina: 5 urte edo denboraldian betetzen dituena.
Hasiera: Irailak 2
Prezioa:
5-10 urte (2015-2020 bitartean jaiotakoak): 28,00 € / hileko
+11 urte (2014 eta aurreko urteetan jaiotakoak): 35,00 € / hileko
3 talde ditugu mailaka banatutak
HASIERA
(5 – 8 urte)
Astearte eta Ostegunetan
18:00etatik 19:00ra
HOBEKUNTZA
(9 – 14 urte)
Astearte, asteazken eta ostiraletan
18:30etatik 20:00ra.
LEIHAKETA
(15 urtetik aurrera)
Astearte, ostegun eta ostiraletan
19:30etatik 21:00ra
Lehenengo bi asteak doakoak dira, irristatzea gustuko duen jakiteko eta jardueraz gozatzeko. Urritik aurrera, urtebeteko konpromisoa sortzen da atalarekin (hurrengo urteko urriaren 31ra arte). Konpromiso hori beharrezkoa da entrenatzaileak antolatzeko, eta baldintza berezietan baino ezin da hautsi, atala berak baloratuko baititu.
FEDERAZIO LIZENTZIA
Nafarroako Irristaketa Federazioaren kirol-lizentzia nahitaezkoa da, aseguru gisa, jarduera egitean lesioren bat izanez gero. Lizentziaren zenbatekoa kuotaren ordainagiriarekin batera pasako da urtarrilean..
