Guztira 411 patinatzaile bildu ziren Txantrean Pirinioarteko Kopa jokatzeko, oso parte-hartze handia denboraldi hasieran. 272 neska eta 139 mutil izan ziren, Espainia osokoak eta Frantziako hegoaldekoak.
Elkarteko ordezkarien aldetik, irristatze-asteburu biziak esfortzu handia egitera behartu zuen gurpil gainean. Emaitzei dagokienez, aipatzekoak dira Eneko Orozcok Mini Maskulinoan, Iraide Aguirrek eta Ane Orozcok Benjamin Femeninoan eta Aritz Manchok Alevin Maskulinoan lortutako podiumak.
Zorionak guztioi egindako ahaleginagatik eta eskainitako ikuskizunagatik!
Mariela Larranz-en argazkiak