
Pasa den larunbatean, ekainak 7, Irurtzungo kiroldegian Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 14 urtez azpiko, 16 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko selekzioen arteko triangelu bat jokatu zen.
AD San Juan DKEk guztira 10 jokalari ekarri zituen, maila ezberdinetan banatuta, eta Nafarroako Selekzioa emaitza onak lortuz nabarmendu zen. Elkartetik mutilak zoriondu nahi ditugu kirol-ahaleginagatik eta -merituagatik.
Gure areto futboleko ataleko jokalariak Adrián Elso Larrondo eta Aitor Liras Bernardo de Quirós (14 urtez azpiko selekzioa), Haritz González Baile eta Joan Cabrera Lacalle (16 urtez azpiko selekzioa) eta Hugo Nagore Ongay, Jokin Elizalde Abad, Adrián Gil García, Aretx Beorlegui Esparza, Aimar Mombiela Aranguren eta Arkaitz Urrea García de Galdeano (19 urtez azpiko selekzioa) izan ziren.


