Beste uda batez, Padel Sailak Colores de Padel txapelketa antolatu du, abuztuaren 4tik 28ra.
Izena emateko epea zabalik dago, 15 euro pertsonako. Izena emateko ekainaren 29ra arteko epea duzu, kartelaren QR kodea eskaneatuz edo esteka honetan sartuz. Esteka horretan formulario bat bete beharko duzu.
Izena eman duen bakoitzak kamiseta bat jasoko du.
Lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da, 18:00etatik aurrera.

