Campusa 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat da. Entrenamendu espezifikoen eta jarduera ludikoen bidez triatloiko hiru diziplinen ikaskuntza sustatuko da: igeriketa, txirrindularitza eta oinezko lasterketa.
Campusak astebeteko iraupena izango du, 2025eko abuztuaren 18tik 22ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Izen-emateak eta kuotak:
* Plaza kopurua: 20 parte-hartzaile.
* Prezioa: 80 euro.
Campusa aurrera ateratzeko gutxienez sei pertsonak eman behar dute izena.
Dagoeneko izena eman dezakezu [email protected] postaren bidez edo klubaren bulegora joanda.

