Igandean, ekainaren 22an, Nafarroako Gomazko Banakako Paleta Txapelketako finalak jokatu ziren. Txapelketa honetan Elkarteko 11 pilotarik hartu dute parte, eta horietako bi (Andoni Urtasun eta Xabier Legarra) Bigarren eta Lehen Mailako Finaletara iritsi dira.
Jaialdiak ez zituen zapuztu Labrit pilotalekura joan ziren zale ugariak, bai pilotarien mailagatik, bai jokatutako partidengatik.
Hirugarren Mailako finalean, Umore Onako Lujanbiok 25-24ko emaitzarekin irabazi zion Lopez pilotalekuko Bronteri.
Bigarren mailan, San Juan – Donibaneko pilotaria, Andoni Urtasun, eta Lopez pilotalekuko Aguirre izan ziren aurrez aurre. Partida luzea izan zen (ia hiru ordu laurden), gogorra eta oso lehiatua (5-5, 11-11, 17-17, 20-17, 23-19). Andoni Urtasunek sufritzen jakin zuen, inoiz amore eman gabe eta aurkariaren huts batzuk aprobetxatuz, azkenean 25-19 irabazi eta Txapela eskuratzeko.
Aurrekari horiekin eta bi pilotariek txapelketan zehar erakutsi zuten joko-maila ezagututa, partida oso lehiatua espero zen Lehen Mailako finalean. Eta horrela izan zen. San Juan – Donibaneko Xabier Legarrak eta Lopez pilotalekuko Ibai Mateok errebote dezente itzuli behar izan zituzten, eta bietako inork ez zuen lortu aireratzea (7-8, 15-15, 20-19, 21-21). Azkenean, Xabier Legarrak 25-21eko emaitzarekin irabazi zuen Nafarroako Txapeldunaren Txapela.
Laburbilduz, bi txapel San Juan – Donibane Kirol Elkartearentzat (Lehen eta Bigarren mailan), pilotak gure Elkartean duen maila ona berresten dutenak.
Zorionak!




