ADSJ-DKEko Tenis Sailak asteburu berri eta bizi bati ekingo dio. Larunbatean, taldeak Fadura Tenis Kluba hartuko du, 1., 2. eta 3. pistetan jokatuko diren partidak, 12:00etatik 19:00etara. Bigarren Maila Nazionalera igotzeko faseko norgehiagoka batzuk.
Igandean VNRC txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Alebin mailan Oberena izango da 1, 2, 3 eta 4 pistetan gainditu beharreko aurkaria 10:00etatik 13:00etara. Ondoren, 13:00etatik 18:00etara, San Juango tenislariek RST Magdalenaren aurka neurtuko dituzte indarrak kadete mailan.

