Donibane Kirol Elkarteko frontoi berdeak Nafarroako Kirol Jokoen finalak hartuko ditu larunbat honetan, azaroak 15, Paleta Goma modalitatean.
Donibane, Izaro Guerra eta Izaskun Iribarren kirolariek Lehen Mailako kadeteen finala jokatuko dute. G. Pilota taldeko Campos-Garmendia bikotearekin neurtuko dira.
Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta Pilota Atalak klubeko bazkideak partiduak ikustera animatu nahi ditu.
Aupa Donibane!

