Azaroaren 28tik abenduaren 20ra Gabonetako Txapelketa Soziala egingo da. Tenis txapelketa adin guztientzat irekia eta bikote mistoetan lehiatzeko aukerarekin. Kategoriak hiru mailatan banatuko dira: Urrea, Zilarra eta Brontzea.
Interesa dutenek izena eman dezakete 667 58 36 99 (Jon Lerchundi) WhatsApp bidez, azaroaren 27ko 20:00ak arte.
Inskripzioa banakakoa da, baina kidearen izena adieraz daiteke.
Izena emateko prezioa 5 eurokoa da jokalari bakoitzeko.
Parte hartu ahal izateko EZ da derrigorrezkoa federazio-lizentzia.

