Actualidad

Gaurkotasuna

Haur mailako neskak Andoain CUP 2025eko finalerdietara iritsi dira

30 Abundua, 2025 | Eskubaloia

Pasa den asteburuan ospatutako txapelketa honek Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik iritsitako emakumezkoen haur mailako 20 talde bildu ditu. 2026ko ekainean ospatuko den Granollers Cup ospetsuan izen ematea eta doako ostatua lortzeko aukera du norgehiagoka honetako irabazleak.

Donibaneko Eskubaloi taldeak bitan banatu zuen bere ligako taldea: Donibane Gorria eta Donibane Berdea. Ostirala eta larunbata bitartean sailkatze kanporaketak egin ziren eta gureak hurrengo kanporaketara aise pasa ziren, Gorriek euren partidak garaipenengatik zenbatzen zituzten bitartean berdeek bi berdinketa baino ez zituzten erdietsi eta multzoko lehen eta bigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Igande goizean ligaxka bat jokatu zen final-zortzirenetako gurutzaketak zehazteko sailkatutako taldeekin, eta oso berdinduta egon zen, lehen hiru postuak gol-aldeagatik erabakita. Berriro ere Donibane Gorria lehen postuan geratu zen, Donibane Berdea atzetik zuela. Horrek, teorian, final-zortzirenetan norgehiagoka errazagoak iragartzen zituen.

Bazkalostean, kanporaketako txandak heldu ziren, dena edo ezer ez, galtzen zuenak etxerako bidea hartzen zuen. Hamabost minutuko partiduetan, eraso guztiak ezinbestekoak izanen ziren. Lehenik eta behin, Gorrien partida jokatu zen Oñatiko Aloñamendi Lanaren aurka. Partida horretan Donibane aurretik egon zen uneoro, eta ez zuen arriskuan ikusi final-laurdenetarako txartela. Jarraian, Berdeen txanda Noain eskubaloiaren aurka. Partida berdinduagoa izan zen, eta Noaingo erasoko “anarkiak”, hasieran, gureak despistatu zituen. Azkenean, ordea, euren onena eman zuten erosotasunez irabaziz.

Txapelketaren zirkunstantziek gure bi taldeak final-laurdenetako bidegurutzean bat etortzea eragin zuten, bietako bat zoritxarrez torneotik kanpo geratuko zen, baina gutxienez Donibaneren presentzia ziurtatzen zen finalerdietan. Lehia “fratrizida”, nola ez, oso parekatua izan zen eta Berdeek abantaila txiki batzuk izan bazituzten ere, Gorriek berdinketa lortu zuten partida amaitu aurretik. Zazpi metroetatik egindako jaurtiketek erabakiko zuten bi taldeetatik zein igaroko zen hurrengo kanporaketara. Tentsio eta urduritasun handia ligan zehar elkarrekin entrenatzen eta jokatzen duten nesken artean, orain aurkari bezala ikusten ziren eta penaltien loteriak erabakiko zuen talde irabazlea. Azkenean, Donibane Berdeak gehiago asmatu zuen jaurtiketetan eta finalerdietarako txartela lortu zuen. Bertan, Malkaitz izanen zuten zain, azkenean talde txapelduna izan zena, fisikoki trebatuagoak eta lehia hauetan eskarmentu gehien duten neskekin. Hala ere, Donibanek aurre egin zien eta galtzen hasi zen arren, benetako aukerak izan zituzten markagailua iraultzeko. Hala ere, azkenean Burlatakoek irabazi zuten 6-4.

Sekulako lana egin zuten gure neskek eta eskubaloiaren inguruko giro bikainaz gozatu zuten bi egun trinko hauetan. Azkenik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiogu Leizaran Eskubaloi taldeari txapelketa hau antolatzeagatik.

Egutegia

Ekaina 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

3 Ekaina, 2026
4 Ekaina, 2026
5 Ekaina, 2026
6 Ekaina, 2026
7 Ekaina, 2026
8 Ekaina, 2026
9 Ekaina, 2026
10 Ekaina, 2026
11 Ekaina, 2026
12 Ekaina, 2026
13 Ekaina, 2026
14 Ekaina, 2026
15 Ekaina, 2026
16 Ekaina, 2026
17 Ekaina, 2026
18 Ekaina, 2026
19 Ekaina, 2026
20 Ekaina, 2026
21 Ekaina, 2026
22 Ekaina, 2026
23 Ekaina, 2026
24 Ekaina, 2026
25 Ekaina, 2026
26 Ekaina, 2026
27 Ekaina, 2026
28 Ekaina, 2026
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak