
Eskuratzeko baldintzak
DATAK: 2026ko EKAINA 1etik IRAILAREN 13ra
1.- Bazkideen senide diren pertsonek bulegoetan %50eko deskontua duten bonuak erosi ahal izango dituzte lehen mailakoak eta %25ekoa bigarren mailakoak. FAMILIA LIBURUA eta NANa aurkeztu beharko dituzte koloretn inprimatutako argazki batekin batera.
2.- Halaber, bazkideen senideek egun bateko sarrerak erosi ahal izango dituzte deskontuarekin, aldez aurretik bulegoetan erosten badira (EZ ATEZAINDEGIAN). Era berean, FAMILIA LIBURUA eta NANa aurkeztu beharko dituzte. Deskontua %25ekoa izango da lehen mailako senideen kasuan eta %10ekoa bigarren mailakoen kasuan. Erabili gabeko sarrerak galdu egingo dira. Ez da data-aldaketarik onartzen.
3.- Bonuek egun korrelatiboetan baino ez dute balioko. Pertsona bat ez bada Elkartera joaten bonuaren indarraldiko egunen batean, ezingo du eskatu ezarritako epetik kanpo erabiltzeko.
4.- 14 urtetik beherakoek bazkide adindun batekin badatoz bakarrik erosi ahal izango dute bonua edo eguneko sarrera.
5.- Udako paseen zenbatekoa oso-osorik ordainduko da instalazioetara sartu aurretik.
6.- Instalazioetan pertsona asko egonez gero, eta edukiera ez gainditzeko helburuarekin, zuzendaritza batzordeak bazkide ez direnei egunero sarrerarik ez igortzeko ahalmenaizango du.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
