Donibane Eskubaloiko Emakumezkoen Gazteen Taldeak Kopako Finala jokatuko du datorren igandean, maiatzak 17, Donibane Kiroldegian ospatuko den hitzordu zirraragarria.
“3 partida, 3 emozio” lelopean, berdeek “azken pausoa” emango dute Anaitasunako bi taldeen aurka: Anaita A eta Anaita B.
Txapelketa 10:00etan hasiko da Anaita A eta Anaita B-ren arteko partidarekin. Ondoren, 11:15ean, Donibane eskubaloiaren txanda izango da, Anaita B-ren aurka. Jardunaldia 12:30ean amaituko da Anaita A eta Donibaneren arteko partiduarekin.
Taldeak ilusioz eta zaleen aurrean lehiatzeko gogoz ekingo dio finalari, eta emozioa, intentsitatea eta giro bikaina izango dira nagusi harmailetan.
AD Donibaneko Eskubaloi Atalak bazkide eta zale guztiak kiroldegira hurbiltzera animatzen ditu, taldeari egun berezi batean laguntzeko.
Zuen zain gaude gure gazteak Kopako Finalean animatzeko!

