San Juan Kirol Elkarteko gimnastek Zaragozako Flip Flap Txapelketan parte hartu zuten joan den larunbatean. Bertan, aparatuen gainean egindako ahalegina, konpromisoa eta bilakaera erakutsi zituzten berriro ere.
B9 kategorian, Haizea Latasak eta Laiotz Fernandezek parte hartu zuten, eta joko bikaina erakutsi zuten.
B7 kategorian, berriz, Irune Goizuetak, Nahia Goizuetak eta Garaitz Sanchezek hartu zuten parte. Emaitza aipagarrienen artean, Irunek brontzezko domina lortu zuen jauzian; Garaitzek, ostera, lehiaketa bikaina osatu zuen: urrea eskuratu zuen jauzian, brontzea lurrean eta txapeldunorde bilakatu zen sailkapen nagusian.
San Juan Kirol Elkarteko Gimnasia Artistikoaren Sailetik, zorionak eman nahi dizkiegu gimnasta guztiei egindako lanagatik eta txapelketa honetan kluba ilusioz eta dedikazioz ordezkatzeagatik.








