San Juan Kirol Elkarteko Tenis Sailak emaitza bikainak lortzen jarraitzen ditu estatuko egutegiko txapelketetan. Pasaden asteburuan, Ariadna Pérez eta Ramón del Olmo txapeldun izendatu ziren Bilboko Real Club Jolaseta elkartearen instalazioetan jokatutako bi txapelketa garrantzitsuetan.
Alde batetik, Ariadna Pérezek VNRC Emakumezkoen 8. Kopako “Inés de Pablo Llorens” tituluarekin egin zen. Txapelketa horretan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Kantabria, Errioxa eta Nafarroako federazioetako 18 jokalarik parte hartu zuten. Jokalari nafarrak joko bikaina erakutsi zuen txapelketa osoan zehar, eta finalean nagusitasun osoz gailendu zitzaion egungo txapeldunari, Uxue Bernal bizkaitarrari, 6/2 eta 6/0eko emaitzarekin.
Titulurako bidean, Ariadnak Patricia Ordóñez kantabriarra garaitu zuen finalaurrekoetan (6/3, 6/4), eta finallaurdenetan, berriz, Leire Kniese nafarra utzi zuen bidean (6/0, 6/1).
Gainera, San Juan K.E.ko tenisa podiumaren gorenenago mailan egon zen berriro Ramón del Olmori esker, Inés de Pablo Llorens Memorialaren VII. Txapelketa Nagusian garaile suertatu baitzen. Jokalari nafarrak txapelketa handia osatu zuen eta titulua bereganatu zuen finalean Ánder Urquiza bilbotarra 6/3 eta 6/2 menderatu ondoren.
Del Olmok maila bikaina erakutsi zuen lehiaketa osoan. Finalaurrekoetan agintari agertu zen Julen Careaga gasteiztarraren aurka (6/1, 6/1), eta finallaurdenetan Alejandro Herrera gainditu zuen (6/4, 6/2).
Sari-banaketa ekitaldian Euskadiko zein estatuko tenisaren arloko hainbat agintari izan ziren, besteak beste: Ramón Félix de Pablo; Igor del Busto, Euskadiko Tenis Federazioko presidentea; Diego Castellanos, RC Jolasetako presidentea; José Manuel Martínez Albajara, Bizkaiko Tenis Federazioko presidentea; Jorge Mir, Euskadiko Tenis Federazioko Batzorde Teknikoko eta Zuzendaritza Batzordeko kidea eta RC Jolasetako Tenis Eskolako zuzendaria; eta Carmen Ilarduya, Federazioaren zuzendari teknikoa.
San Juan Kirol Elkartetik zorionak eman nahi dizkiegu Ariadna Pérezi eta Ramón del Olmori lortutako emaitza bikain hauengatik; izan ere, gure kluba Nafarroako tenisaren erreferenteen artean kokatu dute berriro.




