
Donibane Kirol Elkarteak lehiaketa publikoaren prozesua ireki du 2026-2027 denboraldiari begira bere Padel Eskolaren kudeaketa emateko, kalitatezko zerbitzu egonkorra, jasangarria eta erakundearen zein bere bazkideen balio eta beharretara egokitua bermatuko duen proiektu bat hautatzeko helburuarekin.
Erakunde esleipendunak bere gain hartu beharko du Padel Eskolaren antolaketa, koordinazioa eta garapen osoa, honako hauek barne hartuta: adingabeen eta helduen prestakuntza, hasiberrientzako eta hobekuntzako programak, teknifikazioa, lehiaketa, campusak, kirol-ekitaldiak eta kirol hau sustatzeko jarduerak.
Prozedura merezimendu-lehiaketa eta eskaintza ekonomiko bidez egingo da, eta alderdi hauek baloratuko dira: padel eskolen kudeaketan izandako esperientzia, kirol-proiektuaren kalitatea, proposatutako egitura teknikoa, prezio-politika, bazkideei zuzendutako neurriak eta oinarrizko kirola sustatzeko ekimenak.
Interesatuta dauden pertsona, enpresa edo erakundeek aurkez ditzakete jada beren proposamenak. Eskaintzak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 30era arte egongo da zabalik, eta zerbitzuaren hasiera, berriz, 2026ko irailaren 15erako aurreikusita dago.
San Juan DKEtik, padelaren irakaskuntzan eta kudeaketan espezializatutako profesional eta erakunde guztiak animatzen dituzte baldintza-agiria arretaz kontsultatzera. Bertan zehazten dira administrazio-, teknika- eta ekonomia-baldintzak, baita balorazio-irizpideak, etorkizuneko esleipendunaren betebeharrak eta hautagaitza bakoitzarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.
Prozedurari, egutegiari, esleipen-irizpideei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio guztia erantsitako dokumentuan kontsulta daiteke, deskargatzeko prest.
