Actualidad

Gaurkotasuna

Donibaneko gazteen mailako neskek lagunak taldeari irabazi partidu itzelean

13 Urtarrilla, 2025 | Eskubaloia

Joan den larunbatean, hilak 11, San Juan-Donibane eta Lagunaken arteko eskubaloi topaketa izan zen ADSJ-DKE kiroldegian, arratsaldeko 20:00etan.

Pistara atera bezain laster defentsa ona eta erasoan oso jokaldi eraginkorrak erakutsi zituzten gure neskek. Lehen sei jaurtiketak gol bilakatu ziren, Barañaindarrek berdeak geldiarazteko modurik aurkitzen ez zuten bitartean. 8 – 3 markagailuarekin, bisitariek hutsartea eskatu zuten, eta hortik aurrera lehengo akatsak zuzendu zituzten, pixkanaka partidari erritmoa hartuz. Modu honetara Donibane gainditu zuten lehen denbora zatiaren amaieran eta atsedenaldira 12 – 13 estuarekin iritsi ziren, bigarren zati parekatu eta zirraragarria iragarriz.

Errealitatetik oso urrun, gure neskak amorratuta atera ziren berriz zelaira, Lagunaken morala ahuldu zuen defentsa gaindiezina eginez. Haien erasoek behin eta berriz “horma berdearen” aurka talka egiten zutela ikusita, ia hamaika minutu behar izan zuten barañaindarrek bigarren zati honetako lehen gola sartzeko. Donibaneren unerik onenak izan ziren, eskubaloi ikusgarri eta kalitate handikoa erakutsiz. Denboraldiko partidarik onena izan den honek zirrara eragin zuen harmailetako ikusleengan, ezbairik gabe. Horiak, beren aldetik, ahal zen modu guztietan saiatu ziren, hutsartearekin, erasoan aldaerekin eta defentsa mistoarekin, baina hala ere ez ziren markagailuan hurbildu, eta partidaren amaiera iritsi zen Donibaneren aldeko 28 -17ko emaitzarekin.

Gogoratu behar da talde beraren aurka lehen itzulian, berdeek hamabost goleko aldeaz galdu zutela, eta horrek agerian uzten du Donibaneko neskek nabarmen egin dutela aurrera.

HAURREK EZIN IZAN ZUTEN ZARRAKAZTELUAREN AURKA

San Juan- Donibane eta Zarrakazteluko taldeek partida parekatua jokatu zuten urtarrilaren 12an, igandean, ADSJ-DKE kiroldegian.

Urdinekin hasi zen norgehiagoka laster jarri zen hiru goleko aldearekin, batez ere atezainaren lanari esker, lehen minutu hauetan bikain aritu baitzen. Donibanek ez zuen etsi, eta jaurtiketa hobeen bila, markagailua irauli zuen lehen zatiaren erdian. Jarraian, golean amaitu ziren hainbat ekinaldi egin zuten, atsedenaldira bederatzina berdinduta iristeko.

Bigarren zatian berdintasun horri eutsiko zioten eta abantaila txikiak izan zituzten, aldika, bi taldeek. Horrela partidaren azken txanpara iritsita argi ikusten zen xehetasun txikiak izanen zirela partida alde batera edo bestera eramanen zutenak. Eta Zarrakazteluk, beharbada, zorte gehixeago izan zuen, zeren gureek, pittin bat presaka ibilita, huts egin baitzuten azken bi erasoetan. Azkenean partidua bisitarien aldeko 16-17 emaitzarekin amaitu zen.

Gure nesken ahalegin handia balioetsi behar da eta gure jokalariak animatzen jarraitu behar ditugu denboraldi osoan.

Egutegia

Ekaina 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

3 Ekaina, 2026
4 Ekaina, 2026
5 Ekaina, 2026
6 Ekaina, 2026
7 Ekaina, 2026
8 Ekaina, 2026
9 Ekaina, 2026
10 Ekaina, 2026
11 Ekaina, 2026
12 Ekaina, 2026
13 Ekaina, 2026
14 Ekaina, 2026
15 Ekaina, 2026
16 Ekaina, 2026
17 Ekaina, 2026
18 Ekaina, 2026
19 Ekaina, 2026
20 Ekaina, 2026
21 Ekaina, 2026
22 Ekaina, 2026
23 Ekaina, 2026
24 Ekaina, 2026
25 Ekaina, 2026
26 Ekaina, 2026
27 Ekaina, 2026
28 Ekaina, 2026
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak