Abenduaren 10etik 16ra Gimnastika Artistikorako hitzordu berri bat izango da Iruñeko Navarra Arena pabiloian.
Banakako Oinarrizko Kopa eta Espainiako Taldekako Txapelketa izango dira, abenduaren 10etik 15era bitartean. Gainera, hilaren 11n Gimnasia Inklusiboaren txanda izango da, eta 16an Espainiako Taldeko Gimnasia Estetikoaren Txapelketa egingo da.
Guztira hiru txapelketa izango dira, eta San Juan Kirol Elkarteko bazkideek sarrerak erosteko garaian onurak izango dituzte; izan ere, AEDONAren eta NICDOren arteko hitzarmenari esker, % 20ko deskontua izango dute sarrerak erostean.
Beti bezala, bazkideek deskontu-kodea sartuko dute sarrerak erosterakoan eta bazkide txartela erakusterakoan.