Hogei bat lagunek eman zuten izena Gabonetako Gozoen Tailerrean. Gastronomiarekin eta elikagaiak prestatzearekin lotutako jardueretako bat da, eta oso harrera ona izaten du Elkarteko bazkideen artean antolatzen den bakoitzean.
Oraingoan, Gabonak hizpide hartuta, parte-hartzaileek postre gozoak prestatzen ikasi zuten. Gainera, antolatzaileek plateren aurkezpenari garrantzi berezia eman zioten, proposamen oso sortzaileak eskainiz.
Hurrengo argazkian ikus dezakezu!