San Juan – Donibane Kirol Elkartearen pabiloiak Abiadura Patinajeko Kluben Liga Nazionalaren bigarren jardunaldia hartuko du otsailaren 23an, igandea, Indoor modalitatean.
Hitzordua 9: 00etan hasiko da eta 14:00ak arte iraungo du.
Bertan izango dira Nafarroako, Kataluniako, Madrilgo, Aragoiko, Valentziako eta Asturiasko federazioak.
ADSJ-DKEk bazkide guztiak animatu nahi ditu lasterketak ikustera joan daitezen, klubeko kideak animatzeko eta laguntzeko.