Actualidad

Gaurkotasuna

Berdeek garaipen handia lortu zuten Lizarran, bigarren zati ikusgarria eginik

12 Martxoa, 2025 | Eskubaloia

Partida berdindua izanen zela aurreikusten zen, eta horrela izan zen lehen zatian. Etxekoak erasoan oso eraginkor hasi ziren eta azkar jarri ziren markagailuan 2-0. Berdeen berehalako erantzuna heldu zen, beste partzial batekin partidua berdinduz. Hortik aurrera, Donibanekoek, baloi-zirkulazio ona, defentsa irmoa eta atezainaren lan onari esker, markagailuko aldea irekitzea lortzen zuten, lehen denboraren erdira 3 puntu gora iritsiz. Hala ere, Donibaneren jaurtiketako hainbat akatsen ondorioz, eta bertakoen 1x1en ekintza onen ondorioz, berriz berdinketa ikusi zen markagailuan, 25 minuturen ondoren (10-10). Amaieran gol batzuk sartzeko aukera izan zuten atsedenaldira iritsi aurretik eta 11-12ko emaitza lortu zuten berdeek haien alde.

Partidua gol truke txiki batekin hasi zen berriro, eta horrek bigarren zati parekatu bat iragartzen zuen. Baina ez zen horrela izan, ezta gutxiagorik ere. Donibanekoek defentsako intentsitatea areagotu zuten, eta atean ere ekintza onak egin zituzten. Horrek akatsak eragin zituen aurkariaren erasoan, golarekin amaitzen ziren kontraerasoei bide emanez. Horrek konfiantza handia eman zien eraso estatikoan. Ondorioz, golak ekarri zituzten ekintza on eta askotarikoak ikusi genituen. Batzuetan pibotarekiko konexioak izan ziren, beste batzuetan muturrerainoko finkapenak edota 1x1eko jokaldiak. Horrela, bigarren zati honetako. Gol truke txikia izan zen azken minutuetan, partidua 20-27 amaituz Donibaneren alde.

Partidua oso konpletoa izan zen eta sentsazio onak utzi zituena. Taldearen aurrerapen handia berriz begi bistan eta, ez dezagun ahaztu, kategorian debutaria.

HAUR MAILAKO NESKAK | Aurrera K. E. 16 – 35 Donibane

Asteburu honetan nesken Haur Mailako Donibane taldea Leitzara joan da Aurrera K. E. taldearen aurka jokatzeko. Bi taldeak bikain hasi ziren ate aurrean eta gol aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren bi ateetan. Lehen zatiaren erdia pasata, Donibaneren taldeak defentsa hobeto doitzea lortu zuen eta pixkanaka markagailuan gora egiten hasi zen. Une horretatik aurrera, etxeko taldea aldrebesago jokatzen hasi zen, bai erasoetan bai defentsan, eta ezin izan zien aurre egin gure nesken golei. Azkenean, gure taldeak gero eta erosoago egotea lortu zuen eta merezitako garaipena ekarri zuen Donibanera. Neskek partida ona egin zuten eta nabari da teknikoki hobekuntza handia lortu dutela. Gure partiduak ikustera etortzeko eta gure txikiak animatzeko gomendatzen dizuegu. Gora Donibane!

Egutegia

Uztaila 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026
6 Uztaila, 2026
7 Uztaila, 2026
8 Uztaila, 2026
9 Uztaila, 2026
10 Uztaila, 2026
11 Uztaila, 2026
12 Uztaila, 2026
13 Uztaila, 2026
14 Uztaila, 2026
15 Uztaila, 2026
16 Uztaila, 2026
17 Uztaila, 2026
18 Uztaila, 2026
19 Uztaila, 2026
20 Uztaila, 2026
21 Uztaila, 2026
22 Uztaila, 2026
23 Uztaila, 2026
24 Uztaila, 2026
25 Uztaila, 2026
26 Uztaila, 2026
27 Uztaila, 2026
28 Uztaila, 2026
29 Uztaila, 2026
30 Uztaila, 2026
31 Uztaila, 2026
1 Abuztua, 2026
2 Abuztua, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak

Agrupación Deportiva San Juan
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.