Actualidad

Gaurkotasuna

Eta liga amaitzeko… Donibaneren beste garaipen bat

31 Martxoa, 2025 | Eskubaloia

Larunbat arratsaldean eskubaloiko giroa sumatzen zen DKEan, izan ere, Donibaneko gazteek denboraldiari amaiera eman baitzioten Loiola B-ren aurka jokatuz. Harmailetan beheko kategorietako taldeak agertu ziren, tronpeta, danbor eta karrakekin, partidu osoan animoak emanez. Partidu honetan erabakigarria izan zen Donibaneren defentsa sendoa. Loiolak lehen gola sartu zuen partiduko lehen minutuan baina, hortik aurrera, “horma berdearen” kontra joka aritu zen eta hamar minutu eman zituen batere golik sartu gabe.

Gureek, ordea, nahiko erraz aurkitzen zituzten hutsuneak San Inaziokoen ohiko defentsa irekian, lehen tarteak irekiz (6-1, 10. minutuan). Hurrengo minutuak bi taldeen arteko gol trukea izan zen, baina Loiola beti sufrituz, kostata iristen zen gure defentsa gainditzera. Lehen laurden honetan lau gol bakarrik sartu ahal izan zituzten jokoan, beste laurak zazpi metroetatik egindako jaurtiketak izan ziren. Berdeek hasieran lortutako abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira (13-8).

Bigarren zatia berdina izan zen, gure lehen lerroa oso ongi moldatu zen, hamazazpi gol ere sartu zituzten posizio horretan ari ziren jokalariek eta Loiola, aldiz, larri, haien erasoaldietan pasibo ohartarazpenez eta etxekoen defentsa gainditu ezinean. Zale ugari, oraingo honetan, eta pozik partidu eroso batez gozatu zutenak. Txalo zaparrada ozen batekin agurtu zuten taldea, 24 – 16 emaitza ikusita.
Harro egon behar dugu talde honekin, debuta egin baitu kategorian, eta denboraldian zehar izan duten aurrerapen handia baloratu behar dugu datuekin: lehen itzulian bost puntu lortzen baziren, bigarren itzulian kopuru hori bikoiztea lortzen zen, hamabi punturaino iritsiz.

HAUR KATEGORIAN | MALKAITZ B 23 – DONIBANE 13

Larunbatean Burlatako Askatasuna pilotalekuan multzoko liderra hirugarren sailkatuaren aurka aritu zen. Bigarren fase honetan partidu guztiak irabazi dituen Malkaitz taldekoek nahiko erraz gainditu zuten Donibane. Defentsan gogor eutsi arren, agian erasoan presaka ibili ziren berdeak. Defentsa bikaina, laguntza egokiak, atezainaren geldiketa onekin, baina horrek guztiak ez zuen balio izan markagailuan puntuan ikusteko, erasoan izandako galerengatik.

Apurka-apurka urdinak euren tamaina handiagoaz aprobetxatuz eta euren eraso onari zukua atereaz, partiduaren jabe egin ziren atsedenaldira 13 – 9ko markagailuarekin iritsiz. Oraindik aukerarik zegoelako itxaropena zegoen, baina aldagelatik bueltan partiduko benetako protagonista sortu zen, Malkaitz taldeko atezaina. Donibaneren jaurtiketa ez oso onengatik edota bere erreflexu bikainengatik, kontua da bigarren zati honetan lau aldiz baino ez zutela golik markatu berdeek. Eta horrela oso zaila da partidu bat irabaztea.

Defentsan gauzak ongi egiten jarraitu zuten, baina ezinezkoa izan zen ezer gehiago lortzea, urdinak gero eta alde handiagoak irekitzen ari zirelako. Partida amaiera iritsi zen aipatu dugun 23 – 13 emaitzarekin.

BESTE EMAITZA BATZUK

  • ARDOI 11 – ALEBIN MISTOA 5
  • LOYOLA B 6 – BENJAMIN MISTO A 12
  • EGUESIBAR C 7 – BENJAMIN MISTO B 11

Egutegia

Uztaila 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026
6 Uztaila, 2026
7 Uztaila, 2026
8 Uztaila, 2026
9 Uztaila, 2026
10 Uztaila, 2026
11 Uztaila, 2026
12 Uztaila, 2026
13 Uztaila, 2026
14 Uztaila, 2026
15 Uztaila, 2026
16 Uztaila, 2026
17 Uztaila, 2026
18 Uztaila, 2026
19 Uztaila, 2026
20 Uztaila, 2026
21 Uztaila, 2026
22 Uztaila, 2026
23 Uztaila, 2026
24 Uztaila, 2026
25 Uztaila, 2026
26 Uztaila, 2026
27 Uztaila, 2026
28 Uztaila, 2026
29 Uztaila, 2026
30 Uztaila, 2026
31 Uztaila, 2026
1 Abuztua, 2026
2 Abuztua, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak

Agrupación Deportiva San Juan
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.