Actualidad

Gaurkotasuna

Emaitza bikainak ADSJ-DKE-arentzat Amaya-ko Kirol Hirian ospatutako igeriketa artistiko-ko 2. Open-ean

13 Maiatza, 2025 | Igeriketa Artistikoa

Maiatzaren 10ean, larunbata, Amayako Kirol Hiria izan zen 2. Igeriketa Artistikoko Open Txapelketaren egoitza. Lehiaketan Iruñea, Guadalajara, Santander, Sestao eta Gasteizko klubek hartu zuten parte, giro ederrean eta kiroltasun handiz.

San Juan Kirol Elkarteak (ADSJ) lan bikaina egin zuen, eta gure igerilariek emaitza apartak lortu zituzten, talde lana, erantzunkizuna eta teknika agerian utziz. Honako domina hauek eskuratu zituzten:

  • Urrea Solo Absolutoan
  • Zilarra Solo Absolutoan
  • Zilarra Solo Junior kategorian
  • Urrea Dúo Absolutoan
  • Brontzea Dúo Alevín kategorian
  • Brontzea Dúo Infantil kategorian
  • Urrea Infantil taldeko errutinan
  • Zilarra Junior taldeko errutinan

Emaitza bikain horiez gain, jardunaldia giro paregabean garatu zen. Amaya-ko Kirol Hiriaren harmailak jendez bete ziren, eta zaleek, senideek eta lagunek errutina bakoitzarekin gozatu zuten, txalo eta animo artean. Emozioa, elkarrekiko errespetua eta kirolaren benetako balioak izan ziren protagonista.

Jardunaldiari amaiera emateko, ADSJko talde absolutuak bere errutina akrobatikoaren erakustaldia eskaini zuen, erakutsiktako maila tekniko eta artistiko apartarekin ikuslegoa dardarka geratu zen . Une hunkigarria izan zen, eta ikusleen txalo zaparrada jaso zuen.

San Juan Kirol Elkartetik gure igerilariak zoriondu nahi ditugu egindako lanagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu Amaya-ko Kirol Hiriari antolakuntzagatik, baita parte hartu zuten gainerako klub guztiei ere, erakutsitako mailagatik eta kiroltasunagatik.

Egutegia

Uztaila 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026
6 Uztaila, 2026
7 Uztaila, 2026
8 Uztaila, 2026
9 Uztaila, 2026
10 Uztaila, 2026
11 Uztaila, 2026
12 Uztaila, 2026
13 Uztaila, 2026
14 Uztaila, 2026
15 Uztaila, 2026
16 Uztaila, 2026
17 Uztaila, 2026
18 Uztaila, 2026
19 Uztaila, 2026
20 Uztaila, 2026
21 Uztaila, 2026
22 Uztaila, 2026
23 Uztaila, 2026
24 Uztaila, 2026
25 Uztaila, 2026
26 Uztaila, 2026
27 Uztaila, 2026
28 Uztaila, 2026
29 Uztaila, 2026
30 Uztaila, 2026
31 Uztaila, 2026
1 Abuztua, 2026
2 Abuztua, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak

Agrupación Deportiva San Juan
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.