San Juan – Donibane Kirol Elkarteko pilotariek, Nafarroako Selekzioaren ordezkari gisa, emaitza nabarmenak lortu dituzte GRABNIn, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa, Nafarroa eta Iparraldea lehiatzen diren federazioen torneoan.
22 urtez azpiko mailan, frontenis modalitatean, Daniel Gil Olsen izan da txapeldun, 2-0 irabazi baitu Bizkaiaren aurka (15-10 eta 15-13).
Bestalde, Javier Goñi Pellejeros izan zen txapeldun Larru Larruzko Paletan, Marcos Pérez García Larraina klubeko pilotariarekin batera, Bizkaiko bikoteari 35-31 irabazita.
EMAKUMEZKOEN PILOTA
Paleta Goma Lehen mailako Kadeteak Izaro Guerra eta Izaskun Iribarren izan ziren Nafarroako Kirol Jokoen finalera iritsi zirenak eta merezimenduzko bigarren postua lortu zutenak, Auñamendiko bikotea izan baitzen txapela irabazi zuena (17-25). Final hori Iruñeko Labrit pilotalekuan izan zen.
Sari banaketan izan ziren Jon Rovira eta Jesus Eslava, San Juango Pilota Saileko kideez gain, Nafarroako Pilota Federazioko zuzendaritza berrikoak ere badirenak.



