San Juan Kirol Elkarteko Hirugarren Mailak ezin izan zuen lortu Bigarren RFEFra igotzeko Play Offeko finalera iristeko helburua. Berdeek porrota jaso zuten CD Cortesen aurka (0-1). Joaneko partidan berdinketa lortu zuten.
Horrela, Futbol Ataleko lehen taldeak amaitutzat ematen du denboraldia, eta atal honek zale guztiei eskerrak eman nahi dizkie denboraldi osoan zehar erakutsitako babesagatik, batez ere kanpainaren azken txanpa honetan.
Peña Sportek eta CD Cortesek jokatuko dute igoerako finala.





























