David Casajusek “txundituta utzi du bere xakearekin” Ayeguin antolatutako Eskola Zirkuituan. Hala diote ADSJ-DKEko Xake Atalak berak.
Maila altuetako jokalarien kopuru murriztua ikusita, antolatzaileek kategoria bereziko jokalariak (16 urtez azpikoak) 12 urtez azpikoekin elkartzea erabaki zuten. Horiekin ere Davidek ez zuen partidarik galdu, bere mailatik gorako jokalari nafar onenekin borrokatuz.
Txapelketa porrotik gabe amaitu ondoren (3 garaipen eta 3 berdinketa), eta arerio garrantzitsuen aurrean puntuatuz, David sailkapen orokorreko 1., 12., 3. eta 3. postuetan kokatu zen.
Zorionak, David!

