Urtarrilaren 24tik apirilaren 11ra jokatuko da San Juan 2025 ZSko Xakeko Gizarte Rankinga. Guztira 12 txanda dira, klubeko bazkide guztiei irekiak, partaideen adina kontuan hartu gabe.
Partida guztiak 19:30ean jokatuko dira, baina lehiatzeko beste ordutegi bat eskatuz gero, bi aurkariek adostu eta onartu beharko dute.
Informazio gehiago txapelketaren oinarrietan, kontsultatu HEMEN.