Actualidad

Gaurkotasuna

Donibane kopako txapelketatik kanporatua Malkaitzen aurka

8 Maiatza, 2025 | Eskubaloia

Hobeak direlako irabazten dizutenean, aurkaria zoriondu eta lanean jarraitu besterik ez dago. Eta horrela izan zen joan den larunbatean Burlatan jokatu zen Emakumezkoen Gazteen Kopako final-laurdenetako partidu bakarreko kanporaketan.

Izan ere, Malkaitzen aurka, ligako hirugarren sailkatuaren aurka, perfekziotik gertu jokatu ezean, deus gutxi duzu egiteko, eta urdinen jaurtiketa on eta eraginkorrak erabakigarriak izan ziren.

Defentsan sendo eta erasoan eraginkor hasi ziren berdeak jokatzen eta horrek lehen aldeak ekarri zituen markagailuan (1-5, 5. minutuan). Etxeko taldeak erreakzionatu zuen, baina berdintzea baino ez zuten lortu hasieran (6-6, 11. minutuan). Ondoren berdeak berriro aurreratu ziren (6-9, 18. minutuan). Hortik aurrera, ordea, punterian huts egiten hasi zen Donibane, eta, ulertezina bada ere, ia hamabi minutu eman zituzten golik sartu gabe. Burlatako neskak 13 – 10eko aldearekin jarri ziren atsedenaldian.

Aldageletatik bueltan ez zen asko aldatu partiduaren dinamika, Malkaitz hobea izan baitzen bere jaurtiketetan, eta horrek bere abantaila handitu zuen (17-11, 35. minutuan). Hainbesteko aldeak, pilatutako nekeak eta aurrean aurkari handia izateak burlatarrentzako bigarren zati erraza iragartzen zuten. Aitzitik, harmaila zaratatsu batek bultzatuta, Donibanekoek defentsan hobera egin zuten, markagailua pixka bat gehiago estutuz. Bi aukera ere izan zituen Donibanek hiru puntutara jartzeko. Huts egin zuten berriro, eta horrek eta zortzi minutu eskasetan izandako bi kanporaketek, amaiera erosoagoa ekarri zieten urdinei, partida bukatzean 28 – 19koa utziz.

Amaiera eman diogu denboraldiari ikasturte osoa maila bikainean aritu ondoren. Nabarmentzekoa da ligaren bigarren itzulian taldeak izan duen aurrerapena.

Egutegia

Ekaina 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

3 Ekaina, 2026
4 Ekaina, 2026
5 Ekaina, 2026
6 Ekaina, 2026
7 Ekaina, 2026
8 Ekaina, 2026
9 Ekaina, 2026
10 Ekaina, 2026
11 Ekaina, 2026
12 Ekaina, 2026
13 Ekaina, 2026
14 Ekaina, 2026
15 Ekaina, 2026
16 Ekaina, 2026
17 Ekaina, 2026
18 Ekaina, 2026
19 Ekaina, 2026
20 Ekaina, 2026
21 Ekaina, 2026
22 Ekaina, 2026
23 Ekaina, 2026
24 Ekaina, 2026
25 Ekaina, 2026
26 Ekaina, 2026
27 Ekaina, 2026
28 Ekaina, 2026
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak