Aitor Liras Bernaldo de Quiros eta Adrian Elso Larrondo San Juan Kirol Elkarteko haurren taldeko jokalariak 14 urtez azpiko Nafarroako selekzioan daude. Biak martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean Blanesen (Katalunia) jokatzen ari den Espainiako Txapelketan lehiatuko dira.
Egun hauetan selekzioak Murtzia, Andaluzia, Madril eta Melillako taldeen aurka neurtuko ditu indarrak. Elkarteak zorte eta animo opa dizue txapelketan!
Bi jokalari hauekin, zortzi dira Areto Futboleko Atalak Nafarroako selekzioei eskaintzen dizkien jokalariak.