Actualidad

Gaurkotasuna

Donibaneko eskubaloia neska gazteek Uharteren aurka landutako garaipena erdietsi zuten

17 Otsaila, 2025 | Eskubaloia

Igandean ADSJ-DKEko kiroldegian jokatutako partiduaren giltzarria Donibaneren defentsa sendoa izan zen eta honek bide eman zien denboraldi osoan jasotako gol kopuru txikienarekin partidua amaitzeko. Izan ere, aurkariaria 16 puntuko markagailuarekin utzita eta erasoan lan txukuna eginez gero, garaipena ziurtatua duzu.

Berdeak oso indartsu eta defentsan oso oldarkor atera ziren zelaira. Baloia erraz lapurtzea lortu zuten maiz, batzuetan kontraerasoan eta beste batzuetan eraso estatikoan. 3 – 0 partziala lortuta, Uhartek seigarren minutura arte ez zuen golik sartu. Zirkulazio azkarrei esker, gure hegaleetako jokalariek behar zituzten hutsuneak zabaldu eta aukerak aprobetxatu zituzten lehen zatiaren erdialdean 9-2 jartzeko.

Uharteko entrenatzaileari ez zitzaion batere gustatzen partidua eta talde osoa bidali zuen aulkira, sei neska berri kantxaratuz. Ez da ohikoa, baina Donibaneren bolada ona gelditzeko balio izan zion. Hortik aurrera, bi taldeen golak jarraian ikusi genituen, atsedenaldira 13 – 7 emaitzarekin iristeko.

Bigarren zatian berdeek lortutako abantailarekin jokatzen jakin zuten, defentsan sendo jarraituz eta erasoan aurkariaren defentsaren hutsuneak aprobetxatuz. Eta nahiz eta minutu batzuetan intentsitatea jaitsi eta zehaztugabetasunak areagotu, gure neskek partidaren jokaldi onena eskaini ziguten azken minutuetan: Uhartek baloia galdu, gure atezainak hartu, 25 metroko pase milimetrikoa egin zentralari, eta honek akrobazia eginda harmailako publikoa zutiarazi zuen gol bat lortu zuen.

25 – 16ko garaipen handi batek sailkapenean postu bat igotzeko eta beheko aldearekin ia behin betiko tartea irekitzeko balio duena.

HAURREN GARAIPEN ERRAZA EGUESIBAR C-REN AURKA: 8 – 33

Joan den larunbatean gure haurrak Sarrigurenera joan ziren Valle de Egües C-Eguesibar C taldearen aurka jolastera, Satestarren kiroldegian. Donibanek berehala zabaldu zuen bien arteko aldea defentsa bikainari eta besteetan baino eraso eraginkorragoari esker.

Gure lehen lerroak ongi aprobetxatuko zituen hutsuneak utzi zituen aurkariaren defentsak eta markagailuko abantailak ematen duen lasaitasunarekin, gure haurrek eskubaloi ikusgarria eta kalitatezkoa erakutsi zuten. Hegaletako jokalariei gehiago jokatzeko aukera eman zieten, pase onak eginez, eta hauek, pixkanaka, taldearen dinamikan sartzen ari direla erakutsi zuten, pausoz pauso aurrera eginez.

Jarraitu ikasten eta gozatzen!

HARROBIAREN EMAITZAK

  • Kimu mistoa 5 – BM Ardoi 11
  • Benjamin mistoa A 12 – Loiola B 6
  • Benjamin mistoa B 9 – Eguesibar C 8

Egutegia

Uztaila 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026
6 Uztaila, 2026
7 Uztaila, 2026
8 Uztaila, 2026
9 Uztaila, 2026
10 Uztaila, 2026
11 Uztaila, 2026
12 Uztaila, 2026
13 Uztaila, 2026
14 Uztaila, 2026
15 Uztaila, 2026
16 Uztaila, 2026
17 Uztaila, 2026
18 Uztaila, 2026
19 Uztaila, 2026
20 Uztaila, 2026
21 Uztaila, 2026
22 Uztaila, 2026
23 Uztaila, 2026
24 Uztaila, 2026
25 Uztaila, 2026
26 Uztaila, 2026
27 Uztaila, 2026
28 Uztaila, 2026
29 Uztaila, 2026
30 Uztaila, 2026
31 Uztaila, 2026
1 Abuztua, 2026
2 Abuztua, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak

Agrupación Deportiva San Juan
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.