
Maiatzaren 10ean, larunbata, Amayako Kirol Hiria izan zen 2. Igeriketa Artistikoko Open Txapelketaren egoitza. Lehiaketan Iruñea, Guadalajara, Santander, Sestao eta Gasteizko klubek hartu zuten parte, giro ederrean eta kiroltasun handiz.
San Juan Kirol Elkarteak (ADSJ) lan bikaina egin zuen, eta gure igerilariek emaitza apartak lortu zituzten, talde lana, erantzunkizuna eta teknika agerian utziz. Honako domina hauek eskuratu zituzten:
- Urrea Solo Absolutoan
- Zilarra Solo Absolutoan
- Zilarra Solo Junior kategorian
- Urrea Dúo Absolutoan
- Brontzea Dúo Alevín kategorian
- Brontzea Dúo Infantil kategorian
- Urrea Infantil taldeko errutinan
- Zilarra Junior taldeko errutinan
Emaitza bikain horiez gain, jardunaldia giro paregabean garatu zen. Amaya-ko Kirol Hiriaren harmailak jendez bete ziren, eta zaleek, senideek eta lagunek errutina bakoitzarekin gozatu zuten, txalo eta animo artean. Emozioa, elkarrekiko errespetua eta kirolaren benetako balioak izan ziren protagonista.
Jardunaldiari amaiera emateko, ADSJko talde absolutuak bere errutina akrobatikoaren erakustaldia eskaini zuen, erakutsiktako maila tekniko eta artistiko apartarekin ikuslegoa dardarka geratu zen . Une hunkigarria izan zen, eta ikusleen txalo zaparrada jaso zuen.
San Juan Kirol Elkartetik gure igerilariak zoriondu nahi ditugu egindako lanagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu Amaya-ko Kirol Hiriari antolakuntzagatik, baita parte hartu zuten gainerako klub guztiei ere, erakutsitako mailagatik eta kiroltasunagatik.







