Actualidad

Gaurkotasuna

Eskubaloiko San Juan – Donibaneko gazteak maila handiz lehiatuko dira Baztanen

20 Urtarrilla, 2025 | Eskubaloia

BM San Juan-Donibane eskubaloi taldeak sailkapeneko goiko aldeko beste talde baten aurka jokatu zuen berriro, Baztangoren aurka. Izan ere, Baztango jokalariek haien fisiko bikainak eta 6 – 0 defentsa klasikoarekin, gure lehen lerroa sufriarazi zuten. Gure pibotek ezer gutxi egin ahal izan zuten defentsan zein erasoan Baztango dorreen aurrean.

Erasoan azkar ibiltzeko eguna zen bazterretan nagusitasuna lortzeko. Eta haiek izan ziren taldea partidan mantendu zutenak, batez ere lehen zatian. Markagailuan hainbat berdinketa izan ondoren, etxekoen aldeko 14-12ko emaitzarekin amaitu zen.

Bigarren zatian, Baztango taldeko neskak hobeki aritu ziren eta laster lau golera handitu zuten aldea, ia partida osoan bezala, euren pibotetan oinarrituta. Hutsartea eta jarraibide berriak Donibanekoentzat. Aprobetxatu beharra zegoen baztandarren denfentsa muturreko posizioak itxi nahian, gero eta gehiago ari zela sei metroko lerroan hondoratzen. Eta orain arte ez genekiena ikusi genuen: Donibanek ere badakiela bederatzi metrotik jaurtitzen, eta, izan ere, hiru gol eder era honetara lortu ziren.

Bigarren zatiko hamahirugarren minutuan, markagailuan hiru gol gutxiagorekin, aukerak zeuden oraindik, baina ahalegina nekearen faktura hasi zitzaien pasatzen gure neskei. Hamar minutu luzez egon ziren golik sartu gabe, paseetan eta jaurtiketa argietan akatsak eginez. Eta Baztangok, erregulartasun harrigarriarekin, Donibaneren zuloa baliatu zuen bere abantaila handitzeko, zazpi goleko tartea irekiz. Hala ere, berdeen azken bultzadari esker, Baztangoren aldeko 25-20ko emaitzarekin gelditu zen azken markagailua.

HAUR MAILAKO NESKEN GARAIPENA LEITZAKO AURRERAREN AURKA

San Juan-Donibanek Leitzako Aurrera K.E.ren aurka jokatu zuen bigarren faseko hirugarren jardunaldia joan den larunbatean Donibane Kirol Elkartearen kiroldegian.

Berdeak ideia argiekin atera ziren: ongi defendatu lapurretak egiteko eta erasoan behar bezalako pazientzia eduki jaurtiketarik onenak bilatzeko. Eta bete egin zuten, perfekziotik oso gertu, batez ere defentsan, gure atezainaren ekintza onekin. Horrela pixkanaka markagailuan aldea zabaltzen hasi zen atsedenaldira 17 – 9 argi batekin iristeko Donibaneren alde.

Bigarren zatian, lortutako abantailari esker, beste batzuetan baino lasaiago zeuden gure neskek eskubaloiko minutu onak eskaini zituzten. Aurrerak inoiz amore eman ez bazuen ere, ezin izan zuen ezer egin partidan zehar. Horrela, espero baino partida erosoago baten amaierara iritsi zen, etxekoen aldeko 32 – 22ko emaitzarekin.

Gure harrobiko gainerako partidetan, Alebin mailako taldeak 11 – 5 galdu zuen Agoitzen, eta Benjaminetan A taldeak Ardoiren aurka irabazi zuen eta B teladeak galdu egin zuen Atarrabiako Beti Onaken kontra.

Egutegia

Ekaina 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

Puertas abiertas de Natación Artística


1 Ekaina, 2026 2 Ekaina, 2026

3 Ekaina, 2026
4 Ekaina, 2026
5 Ekaina, 2026
6 Ekaina, 2026
7 Ekaina, 2026
8 Ekaina, 2026
9 Ekaina, 2026
10 Ekaina, 2026
11 Ekaina, 2026
12 Ekaina, 2026
13 Ekaina, 2026
14 Ekaina, 2026
15 Ekaina, 2026
16 Ekaina, 2026
17 Ekaina, 2026
18 Ekaina, 2026
19 Ekaina, 2026
20 Ekaina, 2026
21 Ekaina, 2026
22 Ekaina, 2026
23 Ekaina, 2026
24 Ekaina, 2026
25 Ekaina, 2026
26 Ekaina, 2026
27 Ekaina, 2026
28 Ekaina, 2026
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak