Gijonek Patinajeko Liga Nazionaleko 3. eta 4. jardunaldien lehia hartu du. Oso asteburu gogorra izan zen, eta euria izan zen protagonista beste behin, hainbat proba bertan behera utziz. Hala eta guztiz ere, lasterketa handiak izan ziren, maila oso altuarekin kategoria guztietan.
Gure taldeak honela daude sailkapen nagusian:
– Emakumezkoen 1. Maila: Bigarren postua
– Emakumezkoen 2. Maila: Bosgarren postua
– Emakumezkoen 3. maila: bederatzigarren postua
– Gizonezkoen 2. Maila: Laugarren postua
– Gizonezkoen 3. maila: Laugarren postua