Group Cycling Aretoak ahalik eta ondoen agurtu du urtea. Urte amaierako klasea ospatuz egin du, oraingo honetan indar klasea eguneko lehen orduan eta gero cycling klasea. Parte-hartzea oso handia izan da, eta hori harrotzeko arrazoia da begiraleentzat, egunez egun guztion onerako lan egiten baitute.
Lerro hauen bidez, 2025. urtean partekatutako guztia eskertu nahi dizuegu eta urte berri on bat opa dizuegu.

