Actualidad

Gaurkotasuna

Haur mailako neskek ligako azken partida irabazi dute Tafalla B-ren aurka

15 Apirila, 2025 | Eskubaloia

Larunbatean Erriberriko Principe de Viana ikastetxeko pabiloian jokatutako partidua. Bertan, Donibane eta Tafalla B.
Berdeentzako partida ongi hasi zen, izan ere, euren defentsa eta atezain onari esker, hainbat kontraeraso argi lortu eta azkenean gola sartzen zuten. Tafallakoek ez zuten amore ematen eta euren jokoarekin, une batzuetan oldarkorregiak, egoerari eusten zioten. Hala ere, atsedenaldira 7 – 15eko aldearekin iritsi ziren gure neskak.
Bigarren zatia gogorragoa izan zen, urdinek euren oldarkortasunarekin jarraitzen zuten eta etengabeko protestek Donibanekoak partidutik aterarazi zituzten. Ondorioz, bere abantaila hiru golera murriztu zen. Aulkitik lasaitasuna eskatzen zen, probokazioetan ez erortzea, eta lehen zatiko baloi-zirkulazio onetara itzultzea, aurkariaren defentsan hutsuneak bilatuz. Eta horrela, apurka-apurka berdeek euren kalitatea inposatu zuten eta partidaren amaierara 18 – 24ko aldeko emaitzarekin iritsi ziren.

BESTE EMAITZA BATZUK:
Kimu mistoa 12 – Lizarreria B 4
Benjamin Mistoa A 6 – C. D. Aoiz 12
Benjamin Mistoa B 6 – Txantrea 12

HIRU HAUR MAILAKOAK NAFARROAKO SELEKZIORA
Albistea joan den astearen erdialdean iritsi zitzaigun: Donibaneko haur mailako eskubaloi jokalariak Alba Navarro, Nahia Carmona eta Alaia Tabernero Nafarroako selekzioarekin arituko dira Hondarribiko XXII. Eskubaloi Torneoan Gipuzkoa, Bizkaia eta Txingudiko selekzioen aurka.

GAZTEAK ETA HAURRAK ASTE SANTUKO CORRALESEKO TXAPELKETARA
Laugarren urtez jarraian, Donibanek ordezkaritza izanen du datorren Aste Santuan ospatuko den Los Corrales de Buelnako XXXIII. Eskubaloi Txapelketa Nazionalean. Txapelketa honek bi mila jokalari baino gehiago biltzen ditu, benjaminetatik hasi eta gaztetxoetaraino, kiroltasunez eta adeitasunez inguratutako egun ahaztezinak igarotzeko prest. Zorte handia gure neskentzat!

Egutegia

Uztaila 2026

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
29 Ekaina, 2026
30 Ekaina, 2026
1 Uztaila, 2026
2 Uztaila, 2026
3 Uztaila, 2026
4 Uztaila, 2026
5 Uztaila, 2026
6 Uztaila, 2026
7 Uztaila, 2026
8 Uztaila, 2026
9 Uztaila, 2026
10 Uztaila, 2026
11 Uztaila, 2026
12 Uztaila, 2026
13 Uztaila, 2026
14 Uztaila, 2026
15 Uztaila, 2026
16 Uztaila, 2026
17 Uztaila, 2026
18 Uztaila, 2026
19 Uztaila, 2026
20 Uztaila, 2026
21 Uztaila, 2026
22 Uztaila, 2026
23 Uztaila, 2026
24 Uztaila, 2026
25 Uztaila, 2026
26 Uztaila, 2026
27 Uztaila, 2026
28 Uztaila, 2026
29 Uztaila, 2026
30 Uztaila, 2026
31 Uztaila, 2026
1 Abuztua, 2026
2 Abuztua, 2026

Seinalamenduak

Kategoriak

Artxiboa

Gure sareak

Agrupación Deportiva San Juan
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.