
San Juan – Donibane Kirol Elkarteak lan-eskaintza hau argitaratu du: Kontabilitateko eta administrazioko teknikari bat bilatzen da.
Eskatzen den lana presentziala da, eta gutxienez hiru urteko esperientzia eskatzen da. Lanaldi osoko kontratu mugagabea eskaintzen da, urtean 33.000 €eta 36.000 euro gordin bitarteko soldatarekin.
Kontabilitatea, administrazioa, lan-kudeaketa, bazkidearentzako arreta, datuak babesteko legea eta zergak prestatzea, besteak beste, izango dira baloratu beharreko ezagutzak.
Euskaraz hitz egitea ere baloratuko da (B2).
Eskaintzaren xehetasun gehiago jakiteko eta bertan izena emateko, SARTU HEMEN.
