Emakumezkoen San Juan A de Padel taldea Nafarroako Taldekako Beteranoen Txapelketako txapeldunorde izendatu da, Ateneari eta Amayari 5-0 irabazita. Ondoren, finalean 2-3 galdu du Reyno de Navarraren aurka. Hain final liskartsua izan zen, non bosgarren partidako hirugarren setean erabaki baitzen.
Bestalde, San Juan A taldeko mutilek lehen kanporaketan galdu zuten Amayaren aurka, baina Gorraiz eta Navarra Pádel mendean hartuta, 5. postua lortu zuten eta horrela Lehen Mailan jarraitu zuten.
Bigarren mailan B taldeko beteranoek 5. postua lortu zuten eta B taldeko beteranoek 9. postua.
Nafarroako Adingabeen Zirkuitua
Nafarroako Adingabeen Zirkuituko bigarren proban ere, Itaroan, emaitza garrantzitsuak lortu dira. Irene Guindano eta Amaya Samper txapeldun izan ziren haur mailan. Bien bitartean, Lucas Torrentsek azpitxapelduna lortu du alebinetan.
Zorionak!