120 patinatzaile inguru bildu ziren Erriberako hiriburuan II. Ciudad de Tudela JDN Abiadura Patinaje Txapelketa jokatzeko. Oraingoan parte hartu zuten kategoriak Mini kategoriatik Master kategoriaraino zihoazen eta San Juan 18 patinatzailerekin joan zen, entrenatzaile eta gurasoek lagunduta.
Patinatzaile guztiek korrikaldi ederrak egin zituzten eta gurasoek ere gozatu zuten eskainitako ikuskizun bikainaz. Gainera, PV Tudela Klubeko kideek harrera bikaina egin ziguten.
Argiloaren argazkiak