Berriz ere lortu dute. Duela bi asteburu haur eta alevin kategoriak izan baziren emaitza bikainak lortu zituztenak Kirol Jokoetan, oraingoan Junior eta Absolutu kategoriak izan dira protagonista.
Joan den larunbatean ospatu zen Guelbenzun Igeriketa Artistikoko VIII. Nafarroako Txapelketa, eta gure igerilariek San Juan mailarik gorenean jarri zuten parte hartu zuten kategoria guztietan, honako emaitzak eskuratuz:
Junior:
– Soloa: Urrea
– Duoa: Urrea
– Taldea: Urrea
Absolutua:
– Soloa: Urrea eta zilarra
– Duoa: Urrea
– Duo mistoa: Urrea
– Taldea: Urrea
– Errutina akrobatikoa: Urrea
Zorionak eman nahi dizkiegu igerilariei eta talde teknikoari egindako lanagatik.








